Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika J.S. Bach Zikloa

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

65 minutu

 Perpetuus Hirukotea Agortuta

Cecilia Bercovich (biolina), Anna Margules (txirula), Ander Telleria (akordeoia)

Egitaraua:

Johann Sebastian Bach
Musika eskaintza, BWV 1079

Biolin, biola eta biola d'amore interpretatzaile gisa sendotuta dago Cecilia Bercovich madrildarra. Ibilbide musikal oso anitza du Bercovichek: kontzertino eta orkestra saileko buru gisa jardun du Pierre Boulez, Riccardo Chailly, Heinz Holliger eta Krzysztof Penderecki maisuen zuzendaritzapean, baita izen handiko jaialdietan ere, hala nola, Luzernan, Salzburgon eta Bayreutheko Wagner Festpielen.

Antzinako musika nahiz garaikidea interpretatzen ditu Anna Margulesek. Ospe handiko konpositoreekin egin du lan eta horri esker estreinaldi ugari egin ditu bere ibilbidean zehar. Interes berezia du zubiak egiteko eta berez itxita egon ohi diren musika-eremuen artean dauden mugak zabaltzeko.

Past Daily-ko nazioarteko kritikak "akordeoiaren miraritzat" jo du Ander Telleria. ABC egunkariak eta El Mundok, aldiz, nazioartean proiekzio gehien duten bost interprete gazteenetakoen artean kokatu dute. Ander Telleria gure herrialdeko akordeoi jotzaile aktiboenetakoa da. Musikenen trebatu zen Iñaki Alberdiren eskutik eta, ondoren, Interpretazio Masterra eta Hochschule für Musik Würzburg-eko (Alemania) Meisterklasse Diplom-a eskuratu zituen.

Laguntzailea

Donostia Musika

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...