Hizkuntzak
Pausa niMú
Altzagainako Jaien barnean, niMú konpaniak Pausa zirku eta dantza emanaldian egoera absurdoak sortuko ditu, inprobisatuak, giro poetikoan bilduta, biolontxelo jotzaile baten laguntzari esker. Horrela laburbiltzen du Xandra Gutiérrezen taldeak lana: "Pailazo bat eta maleta asko. Ustekabeko bidaia batek, itxarotea aspergarria izateari utziko dion leku batera eramango gaitu, jolas eta irudimenezko une bihurtzeko, mugarik gabe".
Adina: denontzat.
Antolatzailea
Altzagainako Jai Batzordea, Donostia Kultura
