Hizkuntzak
Patatekin Barrexerka
Barrexerkaren azken antzezlanak garai zaharrak zein berriak bisitatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.
54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Arratsaldepasako iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun zein jende atsegin duzun eta zein ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat… Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenuen zerbait egitera animatuko zara.
Zuzendaritza: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere. Antzezleak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta, Maialen Sorzabalbere. Teknikariak: Imanol Mendizabal, Amaia Sorzabalbere, Ander Murua.
