Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2026 urriak 9 • 18:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara

Txan Fantasma emanaldiaren irudia

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Ernest LLuch Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Txan fantasma haurrentzako ikuskizuna Pantzart Teatroaren eskutik.

Karmentxuk ez du bere izeba Edurne beste seniderik. Txan fantasma bere gelan agertzen denean, bere bizitza erabat aldatzen da: elkarrekin jolastu, hitz egin, barre egin eta primeran pasatzen baitute.

Hala ere, adineko pertsonek ez dute fantasma ikusten eta neskatoa burutik “ondo” ez dagoela pentsatzen dute. Orduan, Karmentxuk eta Txanek bidaia bat egiten dute jaiak ospatzen ari den herri batera iritsi arte…

Istorio honen bitartez, maitasun falta eta “irudizko laguna” bezalako gaiak planteatzen dira.

Adina: +5 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...