Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara

Boli, bili, boli emanaldiaren irudia

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Boli, bili, boli haurrentzako ikuskizuna Pantzart Teatroaren eskutik.

Zuzeneko musika, keinua eta fantasia biltzen dituen ikuskizun hunkigarria. Koreografiak eta umore txinpartak ere ez dira falta. Poesia ez baita hitzak errezitatzea bakarrik.

Edonork egin dezake, eskura dituen bitartekoak erabiliz: marrazkia, jolasa, kantua. Horregatik, objektu eta txotxongilo gehienak paperez eginak daude. Irudimen pixka bat jarrita, berehala giro magikoa sortzen da.

Adina: +4 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...