Hizkuntzak
La sangre de Palestina Felix Maraña eta Maider Koro Marañarekin solasean
Felix Maraña idazleak eta Maider Koro Maraña historialariak La sangre de Palestina liburua aurkeztuko dute.
Eguneroko poetiko honetan, Israelek Gazan egin duen azken inbasio garaian, Felix Maraña idazleak egunero adierazten dio elkartasuna herri palestinarrari. Zortzi silabako bertsoetan eta hamarrekoetan idatzia, Palestinaren askatasunaren eta Giza Eskubideen errespetuaren alde dauden hainbat norbanako eta erakunderen testigantzak jasotzen dira.
Mikel Ayestaran kazetariak hala idatzi du liburuaren hitzaurrean: "Liburu honetan jasotako bertsoak konpromisoz beteta daude. Bizirauteko gerra egunerokoa da Gazan eta bertako historia hurbilaren zati bat marrazten dute. Ezin diogu utzi Gazaz hitz egiteari egun bakar batez ere".
Uztailaren 3tik 12ra ospatuko den Donostiako Liburu azokaren baitako jarduera.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Conversa: datorren Donostia Jon Insausti, Iratxe Pascual, Kike Esnaola. Mod.: Aimar Bretos
ekainak 26
Pentsamendua eta gogoeta
