Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Aurresalmenta

2026 urriak 4 • 17:30

Antzoki Zaharra

10 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Oharra

ETBk ikuskizuna grabatuko du eta bertako publikoaren hainbat irudi hartuko ditu.

Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte Paristik Natorren, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Altza Pelipe eta abar.

Sorkuntza: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena. Aktoreak: Juan Manuel Zaldua, Peru Ansorena, Kattalin Ansorena. Soinu eta argi teknikaria: Jokin Garmendia. Jantziak: Silvia Baltasar. Jantzien arduraduna: Ana Legarra. Ekoizpena: Kattalin Ansorena.

Adina: +3 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...