Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Estreinaldia

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Ots ikuskizunaren irudia © Iurre Aranburu

Dantza lan hau Herri Gogoa euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Ots dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da. Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea baitu helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea.

Zuzendaritza eta ekoizpena: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu. Koreografia: Jone San Martín eta Haatik. Espazio sonoroa: Manu Gaigne. Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala. Eskenografia: Ikerne Giménez. Jantzitegia: Ramón García. Argiztapen diseinua: Arantza Heredia. Irudia era komunikazioa: Iurre Aranburu. Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide. Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac.

Informazio gehiago: Haatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...