Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Lorategi bat soinean

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Gemma Batanero

Hitzaldiaren izenburu osoa: Cultivando un jardín. Naturaleza y moda entre el Barroco y la Ilustración

Naturaren irudikapena etengabea izan da modaren historian, baina zehazki Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean (1700-1815) janzkera eta ehunak "loratu" egin ziren modu paregabean. Hitzaldi honetan aztertuko da nola balio izan zuen landare-motiboen eztanda horrek korronte artistikoen, zientziaren, nazioarteko merkataritzaren eta naturara itzuli nahi zuten ideia filosofikoen bilakaera irudikatzeko.

Gema Batanero López San Telmo Museoko Lorategi bat soinean aldi baterako erakusketaren komisarioa da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Arte Garaikidearen Historian eta Kultura Bisualean masterra egin zuen UCMn. Gaur egun, Museoen Kontserbatzaileen Talde Fakultatiboko kide da, eta Madrilgo jantziaren museoan egiten du lan. XVIII. eta XIX. mendeetako janzkera bildumez arduratzen da.

 

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...