Hizkuntzak
Museoen Nazioarteko Eguna Gune sortzailea + jarduerak + bisita gidatuak
Iragandako ekitaldia

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta aurten leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da.
Hilaren17an eta 18an museorako sarrera doan izango da eta ekintza bereziak antolatu ditu San Telmok
Bisita gidatuak
- Museoaren bisita orokorra:
- Maiatzak 17 eta 18
- 12:00 (eus) + 13:00 (cas)
- Herri-musikaren artisauak erakusketa:
- Maiatzak 17: 17:00 (eus) + 19:00 (cas)
- Maiatzak 18: 12:00 (cas) + 13:00 (eus)
- Ipuscua. 1000 urte
- Maiatzak 17
- 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
- Doan, web bidezko erreserbarekin
Arte bildumarekin jolastu
Maiatzak 17 eta 18. Second Canvas - San Telmo Museoa app-an dauden obra ezberdinen xehetasunetatik abiatuta, museoan lan horiek bilatzea izango da proposamena, teknologia berriak eta ariketa ludikoa uztartuz. Honi lotuta, parte hartzaileen erantzunak jasoko ditugu eta ondorengo astean dendako produktu sorta bat eta museoko sarrera bikoitzen zozketa egingo dugu.
Gune sortzailea
Ariketa sortzaileak proposatuko dira elizako hainbat txokotan hausnartzeko museoek ondare inmateriala babesteko, gazteen energia aprobetxatzeko eta teknologia berrietara egokitzeko orduan duten paperaren inguruan. Bisitarien proposamenekin sormen lan kolektiboa egingo da.
- Maiatzak 17 eta 18. 10:00-20:00
- Elizan, sarrera librearekin lekuak bete arte
Musika emanaldiak
- Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko ikasleak
- Maiatzak 17 (11:00-14:00) eta 18 (12:00-13:30).
- Klaustroan
- Sarrera librea lekuak bete arte
Gazteentzako tailerra
- Argazkigintza estenopeikoa; Nagore Legarreta
- Maiatzak 17. 10:00-14:00. Doan, erreserbarekin
Familia tailerra
- Artearekin jolasean
- Maiatzak 17. 17:00. Doan, erreserbarekin
Hitzaldi dantzatua
- Korrutik pikutara; Oier Araolaza, Gari Otamendi
- Maiatzak 17. 18:00. Doan, erreserbarekin.