Web mapa
Hizkuntzak
Festak Festak Inauterietan

Iragandako ekitaldia

Konstituzio plaza

60 minutu

Euskal inauteria Konstituzio plazan

Momo jainkosa eta haren segizioa hirira iritsiko dira eta Konstituzio plazan egingo zaie harrera, arratsaldeko 20:01ean. Plazan bertan, egongo diren hiritarrak agurtu ondoren euskal inauteriaren festan parte hartuko dute.

Euskal inauteria Donostia festak bultzatutako ekimena da eta Lauarinek antolatu du. Inauterietako hainbat dantza taldek eta konpartsek hartuko dute parte, Alde Zaharreko hainbat lekutatik abiatuta, Konstituzio plazan bat egiteko.

Ekitaldian honako talde hauek parte hartuko dute: Orixe Ikastola, Trebeska Dantza Taldea, Goizaldi Dantza Taldea, Eskola Dantza Taldea eta Herri Dantza Dantza Taldea, baita gonbidatuak ere: Aitor Ikastola, Elipsis, Fama, Intxaur Txiki, Karmelo Txiki eta Lezoko Eztandak.

Informazio gehiago:  Inauteriak Donostia Kulturaren webgunean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...