Hizkuntzak
Mikel Markez Gezurrari zor
Mikel Markez Gezurrari zor (2026) disko berriarekin dator. Hamar bertso sorta dira, hamar doinu berriekin, bizitzako zenbait usteren bueltan gogoeta egiteko. Ane Labaka, Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Jon Sarasua, Oihana Arana, Odei Barroso eta Xabier Amuriza dira bertsoen egileak, eta Mikel Markezek sortu ditu doinu berriak.
Mikel Markez (ahotsa, gitarra), Arkaitz Miner (biolina, mandolina). Gonbidatu berezia: Beñat Gaztelumendi
