Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Franz Schubert Zikloa

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

15 €

75 minutu

Michael Arivony

Michael Arivony (baritonoa), Teodora Oprisor (pianoa)

Egitaraua:

Franz Schubert
Schwanengesang (Beltxargaren kantua) D. 957

Michael Arivony baritonoa Madagaskarren jaio zen, eta gaur egun Vienako Estatu Operako taldekidea da. Londresko Royal Academy of Music-en ikasi zuen, non ohoreekin graduatu baitzen, bai eta Weimarko (Alemania) Hochschule für Musik Franz Liszt-en ere. Ikasketetan, John Talbot Collender Award, Deutschlandstipendium beka eta Charlotte Krupp beka jaso zituen. 2018an, Michaelek New Voices Create Your Career programan hartu zuen parte, eta 2019ko SWR Young Opera Stars-erako izendatu zuten. Berrikiago, 2021ean, Madagaskar ordezkatu du BBC Cardiff Singer of the World-en. Krzyzowako (Polonia) Musikaldian eta Bartzelonako LIFE Victoria Jaialdian kantatu du, bai eta 2020an Salzburgoko Jaialdiko Kantari Gazteen Programan ere.

Laguntzailea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...