Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania
113 minutu

Mi querida señorita Giza Eskubideen Zinemaldia

Oharra

Gonbidapenak ekainaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Mi querida señorita (2026). Fernando González Molina. Espainia

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta Gehituk bat egiten dute ekainaren 28an ospatzen den Sexu askapenaren eta LGTBIQA+ harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunarekin, Mi querida señorita (2026) filmaren proiekzioarekin. Pelikulak intersexualitatean eta identitate bilaketan jartzen du fokua. Jaime de Armiñánek zuzendutako 1972ko filmaren egokitzapen librea.

Ondorengo solasaldia María Fontánek (Gehituko Sebastiane sariaren koordinatzailea) moderatuko du eta Eneko Sagardoyk (filmeko aktorea) eta Mer Gómez (intersex aktibista eta idazlea) parte hartuko dute.

Adela familia kontserbadore bateko alaba bakarra da. Familiaren antigoaleko gauzen dendaren eta katekesi-eskolen artean igarotzen ditu egunak. Amaren babesa eta intersexualitateari buruzko isiltasuna dira haren ezaugarri nagusiak. Ez du ezagutzen, baina bizitza baldintzatzen dio. Apaiz iritsi berri baten ustekabeko adiskidetasun eder batek, haurtzaroko lagun handi baten itzulerak eta Isabel izeneko emakume bat ezagutzeak kate-erreakzio bat eragin dute. Adela bere buruaren bila joango da Iruñetik Madrilera. Bertan, identitateak besteen maitasuna eta laguntza beharko dituen bere burua ezagutzera emateko.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...