Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea

2026 azaroak 17 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Jorge Oteizaren erretratua

Memoria de Montevideo (1961) da Jorge Oteizak grabatuta utzi zuen konposizio musikal bakarra. Lanak poema labur eta ustez osatu gabe bat jasotzen du, zinta magnetikoan grabatutako konposizio musikal sonoro gisa aurkeztua, edo, beste modu batera esanda, Musika Konkretako obra gisa.

Hitzaldi honetan Xabier Erkiziak Oteizaren unibertso sonoroaren aztarnak mahai gainean ipintzen ditu, eskultore euskaldunak soinuari buruz garatutako teorien eta jatorrizko dokumentuaren inguruan ikerketa sakona egin ondoren. Ez dago halako beste ariketarik bere soinu-artxibo osoan, eta, horrenbestez, mugarri berezia da artistaren ibilbidean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...