Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Emakume zientzialarien argitan

2022 azaroak 29 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Doan aretoa bete arte

Lourdes Herrasti

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.

Azken solasaldia Lourdes Herrasti izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia eta Historiako lizentziatua da, eta irakaskuntza ertainetako irakaslea. Osteoarkeologian espezializatuta dago, eta 30 urte baino gehiago daramatza Aranzadin lanean. Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuetan parte hartu du, tartean, San Juan ante Portam Latinam aztarnategi neolitikoan (Araba), eta gerra zibileko hobien exhumazio-lanetan ere aritzen da, zorroztasun zientifikoa eta gizatasuna uztartuta.

Dinamizatzailea: Ana Galarraga Aiestaran.

Laguntzailea

Elhuyar

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...