Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Bisita gidatuak

2026 azaroak 6 • 10:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Smilodon fatalis bat muturra odolduta duela "Smilodon fatalis" bat muturra odolduta duela, 2012. Mauricio Antón

Nola dakigu duela milioika urte desagertu zen animalia batek zer itxura zuen? Nola berreraiki ditzakegu bere azala, giharrak, mugitzeko modua edo bizileku zuen paisaia fosil batzuetatik abiatuta?

Topaketa honetan, Mauricio Antón paleoartista ezagunak irudien bidez desagertutako espezieak eta ekosistemak berriz biziarazteko zientzia eta artea nola elkartzen diren erakutsiko digu.

Berreraikuntza bakoitzaren atzean dagoen ia detektibe lana ezagutuko dugu: fosilen azterketatik eta paleontologoekin eta beste ikerketa talde batzuekin egindako lankidetzatik hasi, eta azken ilustrazioaren sorreraraino. Zientziak zer arrasto ematen dituen, paleoartistak zer erabaki hartu behar dituen eta berreraikitze bat errealitatera zenbateraino hurbiltzen den ikusiko dugu.

Bere lanaren adibideen bidez, Mauricio Antónek duela milioika urte gure planetan bizi izan ziren izakiei “aurpegia jartzea” nola lortzen den erakutsiko digu, baita ondoren museoetan, liburuetan eta dokumental zientifikoetan aurkitzen ditugun irudiak nola sortzen diren ere.

Paleontologia beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera, non ikerketa zientifikoak, arteak eta irudimenak elkarrekin lan egiten duten iragana berreraikitzeko.

Saio hau EHUren Zientziaren Astearen programazioaren barnean dago.

Oharra

Saio hau streaming bidez emango da

Antolatzailea

 STM, EHU

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...