Hizkuntzak
Magiklown Erre Produkzioak
Agortuta
Oharra
Gonbidapenak martxoaren 18ko 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Magiklown haurrentzako emanaldia Erre Produkzioaken eskutik.
Magiklown magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako.
Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua... Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita.
Adina: +4 urte.
