Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Ipuin kontaketak

2023 apirilak 2 • 10:00

Hizkuntza: euskara

Mónica Gracia

Nazioarteko Haur Liburuaren Eguna ospatzeko Liburu Baby Kluba online saio berri bat eskeiniko da.

Saio hau, apirilaren 2an, 10:00etatik aurrera, ikusgai egongo da. Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Monica Graciak Beste bost minutu izeneko liburua irakurriko du. Blackiebooks argitaletxeari esker, Marta Altések idatzi eta ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, urtean zehar, lau argitaratuko dira, bi euskaraz eta bana gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...