Hizkuntzak
Hay un ratón en la casa Liburu Baby Kluba online
2026 irailak 4 • 11:00
Hizkuntza: gaztelania
5:18 minutu
Saio honetan Ana Molinak Hay un ratón en la casa izeneko liburua irakurriko du. Fondo de Cultura Económica argitaletxeari esker, Taro Gomik idatzi eta ilustratutako liburuaz gozatzeko aukera; Euskal Gorrak taldeko Janire Martin Vegak itzuli du zeinu hizkuntzara. Saioa Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Haur Sailan grabatu da.
Irailaren 4an ikusgai egongo da 11:00etatik aurrera. Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareak eskaintzen duen jarduera da. Programa hau 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan ere eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.
