Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Iturritik Jaialdia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

60 minutu

Leira, Nova Galega de Danza

Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna.

Gizonezko Dantza Interpreterik Onenaren Max Sariaren ikuskizun irabazlea (Iván Villar) 2021ean eta Dantza Ikuskizunik Onenaren Max Sariaren finalista edizio berean.

Oharra

Emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta hainbat dantza-aditurekin bildu ahal izango dira antzokiko Club Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. 

Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz
Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz
Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández
Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas
Eszenografía: Jaime Pablo Diaz
Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza
Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón
Ahotsak: Aida Tarrío
Perkusioak: Miguel Anxo López
Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado
Jantzigintza: Erica Oubiña
Soinua: Alberto Beade
Ekoizpena: Nova Galega de Danza
Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso
Koordinatzailea: Mon Rivas
Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...