Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

2022 urriak 7 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania
130 minutu

Ladies Football Club antzezlaneko interpreteak © Sergio Parra

1917ko apirilaren 6an, ostiralarekin, fronteko irratiak jakinarazi zuen hildako gehiago izan zirela. Tartean, Friedrich Karl printzea, Gilen kaiserraren iloba, zaldi-jauziko brontze domina irabazitakoa 1912ko Olinpiadan.

1917ko apirilaren 6an, ostiralarekin, Lenin Errusiar Iraultza ari zen prestatzen.

1917ko apirilaren 6an, ostiralarekin, Estatu Batuak gerran sartu ziren.

Baina batez ere, 1917ko apirilaren 6an, ostiralarekin, hamaiketakoa egiteko etenaldian, Doyle & Walker munizio-enpresako hamaika langile, esku horiak zituzten hamaika munitionette, baloi baten atzetik korrika hasi ziren.

Emakumeen futbolaren fenomenoa Ingalaterran sortu zen, Lehen Mundu Gerrako urteetan. Talde haiek legendazko bihurtu ziren, ehungintzako edo muniziogintzako lantegietako langileek osatzen zituzten, eta denbora gutxian jendearen arreta handia erakarri zuten, bai eta futboleko erakunde maskulino zenbaiten etsaigoa eragin ere.

Gerra amaitu ondoren, talde haietako asko desagertzera behartu zituen legeak, urte batzuetan egundoko arrakasta izan eta gero.

Gizonak frontetik itzuli zirenean, emakume langileek beren postuak galdu zituzten lantegietan, eta etxera bueltatu ziren. Horra emakume haien historia.

Alicia González, Ana Rayo, Andrea Guasch, Belén González, Carla Hidalgo, Diana Palazón, Irene Maquieira, María Pascual, Noemí Arribas eta Nur Levi dira Stefano Massiniren Ladies Football Club laneko interpreteak, eta Sergio Peris-Mencheta, berriz, zuzendaria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...