Hizkuntzak
Laburbira Altzako Korrika Kulturala
Laburbira euskaraz sortutako eta ekoitzitako film laburren zirkuitu ibiltaria da, Korrika Kulturalaren baitan antolatzen dena, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza hauspotzeko eta herriz herri hedatzeko helburuarekin. Tomasene Kultur Etxean honakoak dira ikusgai izango diren film laburrak:
- Olentzerori eskatu diot, Amaia San Sebastián Larzabal
- Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz
- Fishy, June Asua Olabarria
- A-Maniki, Elixabet Nuñez
- Geratzen den hori, Aitor Gametxo Zabala
- Orain zer?, Ainhoa Urgoitia
- Hotzikara, Ane Cuesta
Antolatzailea
Laguntzailea
Altzako euskaltzaleak
