Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

2025eko LABO XL jaialdiaren kartela

LABO XL 2019an sortu zen jaialdia da, NODE dantza-konpainiaren eskutik, eta, handik aurrera, dantza, antzerki eta zirku garaikideko proposamenez espazio berezienak bete ditu.

Arte biziak ospatzeko 4 egun, dantza, antzerki eta zirku garaikidez beteak, formakuntza eta bitartekotza jarduera paraleloez gain, Donostiako Tabakalera eta Gazteszenako hainbat espazio hartuko dituztenak.

Programa bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte eta beteranoen obra eszenikoetan zentratzen da, bereziki dantza, antzerki eta zirkuko dramaturgia berrietan. Familia osoarentzako piezetatik helduagoetara, arte eszenikoak publiko posible guztietara eramatea da helburua. Edizio honetan 23 konpainia izango dira, 21 ikuskizunekin, sortze-prozesuen 3 erakusketarekin eta 4 jardunaldi profesionalekin.

Informazio gehiago: LABO XL7

Antolatzailea

LABO XL

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...