Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Barne begiradak zikloa

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

La Velosolex de Orbea, la bicicleta que camina sola

ORBEAren Velosolexari buruzko hitzaldiak ibilbide historiko bat aurkezten du: 1905ean SOLEX enpresaren jaiotzatik, mundu osoko Velosolex-en salmenten arrakastara eta1988an Frantzian fabrikatzeari utzi zitzaion arte. Velosolex modeloa mito bihurtu zen Frantzian eta Espainian ziklomotorearen sarrera ekarri zuen. Orbeako Velosolexa San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean dago.

Elisabeth Urrutia Arkitektura ikasketak burutu zituen. Ondoren, Diseinuko graduondoa egin zuen Milango Designeko Europako Institutuan, eta une horretatik aurrera bere ibilbide profesional guztia Diseinu Industrialaren arloan garatu da.
Proiektuen zuzendari gisa, hainbat enpresa eta sektoretarako produktuen diseinuan eta aholkularitza estrategikoan lan egin du, besteak beste, honako enpresa hauek: Irizar (autobusak), Grupo FAGOR (etxetresna elektrikoak), BELLOTA (tresnak), CAF (trenak), EUSKOTREN (trenbideak), DIKAR (bizikleta estatikoak), LOGOS (sukaldeko altzariak), ORBONA (igogailuak), etab.

San Telmo Museoarekin elkarlanean aritu da HAU euskal objektu tradizionalen diseinu-lehiaketan epaimahaikide gisa. Euskal Diseinuaren industria- eta kultura-ondarearen balioak babesteko interesa duenez, 1966-2016 industrializazio-aldian Euskadin diseinatutako eta fabrikatutako produktuak identifikatzen lan egiten du, "50 urte Euskadin fabrikatzen" lelopean egindako proiektu batean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...