Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

2023 urtarrilak 29 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

20 € / 15 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

Marta Nieto protagonistaren irudia

Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bizitza osoan aritu da giza eskubideen urraketen kontrako borrokan. Andre ausarta eta konprometitua da, emakumeen eskubideen alde eta Mexikon zabalduta dagoen feminizidioaren aurka egin du borroka, eta egiten du gaur egun ere. Bizitza arriskuan jartzen du kazetaritza-ikerlan bakoitzean. Urteotan mafiosoak, politikariak eta enpresaburu milioidunak salatu ditu, emakume eta ume mexikarrei eraso egin eta haiek salerosi, bortxatu edo hiltzen dituztelako.

La infamia Lydiaren Memorias de una infamia (Erresuma Batuko Harold Pinter Prize for International Writer Of Courage saria) liburu autobiografikoan oinarrituta sortutako lana da. Bertan, kazetariak jasan zuen bahiketa eta ustelkeriaren eta indarkeriaren gobernu konplize baten modus operandi-a erretratatzen dira.

Lydia Cacho berak parte hartu du antzezlanaren sorkuntza-prozesuan. Lanak, antzerki-narratiba eta zinematografikoa uztartzen ditu; kamera batek protagonista jarraituko du une oro, eta ikusleek aktorearen lehen planoa ikusiko dute. Hala, ekintzak proposatzen duen eremu psikologiko eta emozionalean murgilduko dira.

Egokitzapena: Lydia Cacho, José Martret. Zuzendaritza: José Martret. Interpretea: Marta Nieto. Gune eszenikoaren eta jantzien diseinua: Alessio Meloni. Argiztapen diseinua: David Picazo. Soinu – diseinua: Sandra Vicente. Bideo-eszenaren diseinua: Emilio Valenzuela. Kameraria: Alicia Aguirre Polo. Zuzendari-laguntzailea: Pedro Ayose. Ekoizpen burua: Juanfran García. Ekoizpen zuzendaritza: Eva Paniagua. Koprodukzioa: Teatro Español, Producciones Come y Calla.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...