Hizkuntzak
La ilusión conyugal Alejo Sauras, Álex Barahona, Ángela Cremonte
Arratsalde batez, Maria senarraren –Maxiren– zain dago etxean. Iritsi da halako batean, eta Mariak jolas bat proposatzen dio: jakitea zein puntutan diren bien arteko harremanak, hainbeste urtez monotonian bizi ondoren. Hona hemen jolasa: azaltzea zenbat maitale izan dituzten batak eta besteak ezkondu zirenez geroztik. Hortik aurrera, agerian geratuko dira elkarbizitzan zehar izan diren miseriak, gezurrak eta infidelitateak, eta maskara eranztea lortuko dute hala, eta elkarri behin eta betiko erakustea nolakoak diren benetan.
Egilea: Éric Assous. Eszenografia eta jantziak: Pablo Menor. Argiztapen diseinua: Carlos Alzueta. Ekoizlea: Jesús Cimarro. Zuzendaritza: Antonio Hortelano. Ekoizpena: Pentación Espectáculos, Paloma Juanes, Alejo Sauras, Antonio Hortelano.