Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
96 minutu

La Chienne
  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Jean Renoir.
  • Ekoizpena: Pierre Braunberger, Roger Richebé / Les Établissements Braunberger/Richebé.
  • Gidoia: Jean Renoir, Georges de La Fouchardière-ren eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Théodore Sparkuhl.
  • Muntaketa: Marguerite Renoir, Jean Renoir.
  • Aktoreak: Michel Simon, Janie Marèse, Georges Flamant, Magdeleine Bérubet, Roger Gaillard.

Maurice Legrand puntu-lanak saltzen dituen enpresa bateko kutxazain zintzo eta uzkur bat da, erdeinatu eta gaizki tratatzen duen gerrako heroi baten alargun batekin ezkondua. Libre dituen egunetan margotzera zaletua, gau batean prostituta bat ezagutuko du, Lulu, eta erabat maiteminduko da emakumeaz. Honek gutxietsi eta umiliatu egiten du, eta gizonari ahal duen diru guztia ateratzen saiatzen da. Jean Renoirrek zuzendutako bigarren film soinuduna, Georges de La Fouchardière autorearen nobela homonimoan oinarritua, eta geroago Fritz Langek berriro moldatu zuena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...