Hizkuntzak
Kutsidazu bidea, Ixabel Demode Produkzioak
Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan. 2021 Musika Ikuskizun Onenaren Max saria.
Informazio gehiago: Demode Produkzioak