Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Moisés Sánchez: Soliloquio

Moisés Sánchez (pianoa)

Konpositorea, musika-ekoizlea, pianista, inprobisatzailea eta moldatzailea, 20 urtetik gorako ibilbidea egina duena, eta gure mugen barruan eta kanpoan saritua, Moisés Sánchez balio nagusietako bat da Espainiako eta Europako musikaren eszenan. Berezkoa duen hizkuntza batekin, irudimen harrigarri batekin eta askotariko eraginen konbinazio jori batekin, bere sorkuntzek generoen arteko ohiko mugak gainditzen dituzte, eta harridura eragiten dute, bai erabiltzen dituzten baliabideen ugaritasunagatik, bai beren bizitasun zoragarriagatik eta originaltasunagatik.

Soliloquio, lehenengo albuma piano soloan, generoen arteko banaketetatik haratago doa, eta rock sinfonikoa, musika klasikoa, garaikidea eta Jazza txertatzen ditu hizkuntza propio batean, non gainezka egiten duen irudimenak. Aurretik ezarritako programarik ez duen errezitaldi honetan nagusitu egiten dira pianista madrildar birtuosoaren sormen askatasuna eta talentua.

Daahoud Salim Quintet

Daahoud Salim (pianoa), Bruno Calvo (tronpeta), Hendrik Müller (kontrabaxua), SunMi Hong (bateria)

Nazioarteko boskote hau, Daahoud Salim pianista eta konpositorea lider duena, Amsterdamen sortu zen 2015ean, eta harrezkero Europako areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritu da: Madrilgo Nazioarteko Jazzaldian, Getxoko Nazioarteko Jazzaldian, Jamboreeko Mas i Mas Jaialdian, Bimhuisen, Amersfoort Jazz Festivalen, Erromako Parco Dalla Musica Auditorioan, Katowiceko Silesian Jazz Festivalen, Ibizako Jazzaldian...

Beren musika Daahouden eta bere aita Abdu Salimen (tarteka eszenan laguntzen diena) konposizioetan oinarrituta dago. Espainiako Jazzaren aitzindarietako bat da Abdu Salim, Andaluziako lehenengo Jazz eskolaren sortzailea, eta inspirazio-iturria taldearentzat.

Zuzeneko emanaldietan boskoteak ez du inor axolagabe uzten, eta sekulako energia eta espiritualtasuna erakusteaz gain, oso handia da publikoarekin duten komunikazioa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...