Hizkuntzak
Berta Moreno + Ernán López Nussa JazzEñe
Berta Moreno: Tumaini
Berta Moreno (saxo tenorea), Maksim Perepelica (baxu elektrikoa), Jorge Castañeda Valenciano (pianoa), Deborah Ayo Ajao (ahotsa), Rodrigo Ballesteros Felipe (bateria)
Berta Moreno, sari ugari jaso dituen saxofonista eta Jazz konpositore madrildarra, bere belaunaldiko saxo tenorraren ahots bereizgarrienetako bat bilakatu da. Bere melodia oparo eta hunkigarriengatik nabarmentzen da, eta beroa eta inguratzailea da bere saxoaren soinua; liluragarria, sutsua, kementsua eta zintzoa da bere musika.
Bere lanak aintzatespen ugari jaso ditu prentsan, eta nazioartean duen proiekzio handiari esker mundu osoko hainbat agertoki eta jaialditan izan da. Bere ibilbidean zehar izen handiko musikariekin partekatu du agertokia, besteak beste, Steve Wilson, Shai Maestro, Arturo O'Farril, Troy Roberts, Francisco Mela eta Manuel Valerarekin.
Ernán López-Nussa: Havana in the Grand Manner
Ernán López-Nussa (pianoa), Janet Rodríguez Pino (bibrafonoa), Oliver Valdés Rey (bateria), Héctor M. Quintana Ferreiro (gitarra), Samuel E. Burgos Martínez (kontrabaxua)
Pianista, moldatzailea eta zuzendaria, musikaz adierazi eta elikatzen den bere herrialde Kubako soinua marrazten du López-Nussak, eta ezinbesteko figura da Latinoamerikako azken garaietako musikaren panorama ulertzeko.
Beren oparotasun eta ekarpenengatik Kubako musikaren errepertorioan biltzen diren obren egilea da bera, eta bere gardentasunak eta zintzotasunak klasiko garaikide bat izatera eraman dute bere herrialdean.
Sari eta aintzatespen ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar, eta hogei bat disko ditu ekoitziak, besteak beste nabarmentzekoak From Havana to Río (2000), Veinte pianos (2011), Sacrilegio (2014), Invención Lekszycki (2015), eta 2 ekoizpen Miriam Ramosekin eta 2 disko Silvio Rodríguez kantautoreari laguntzen.
Havana in the grand manner da JazzEñeren edizio honetan aurkeztuko duen musika-proiektuaren izena. Kuban, Jazzaren bultzatzaileetako bat izandako Felipe Dulzaides (1917-1991) Habanako pianista, moldatzaile eta konpositoreari egindako omenaldi bat.