Web mapa
Hizkuntzak

Argiartean jaialdia argi-arteen arloko sorkuntza eta erakusketa laguntzeko Donostia Kulturaren plataforma izan zen. 

Argiartean 2023
Argiartean 2023 (Argazkia: Iñaki Rubio)

Argiartean

Argiarteanek lan-prozesu esperimentalak abiaraztea planteatzen du, laborategi gisa, eta prozesu horien amaiera erakustaldi moduan, jaialdi bat egin izan zen 2022 eta 2023an, urrian, Loiolako Erriberetan. Bertan hainbat diziplinatako artistek zenbait hilabetetan zehar egindako proiektuak jendaurrean azaldu zituzten.

Ekitaldirako propio sortutako argi-instalazioez eta proiekzio monumentalez goza dezakete herritarrek, eta hainbat diziplinetako artisten zuzeneko emanaldiak ere izaten dira. Horietan guztietan argiak eta ikus-entzunezko baliabiodeek, bat egiten dute arkitekturarekin eta paisaiarekin.

Argiartean aukera paregabea da Loiolako Erriberetako Oroimenaren Lorategia bezalako espazio berezi bat berraurkitzeko eta esperientzia artistiko baten parte izateko: abangoardiako jaialdi bat, izaera esperimentaleko proposamenak biltzen dituena, formatu harrigarrian.

 

Aurreko edizioak