Hizkuntzak
Izarrak buruan eta eseri munduan Zurriola Antzerki Taldea
Zurriola Antzerki Taldeak sortutako lan honek Martin mutiko ameslariaren istorioa kontatzen du. Beti gauza handiekin amesten du, baina badu arazo oso berezi bat: ez daki esertzen, ezin du eseri.Ez da inon esertzen, ez lurrean, ez ohean, ez aulkian, ez hamakan, ez butakan edo sofan..., inon ez. Umetan ikaskideek baztertu egin zuten bere berezitasunagatik; gauza bera gertatu zitzaion gaztetan bikote harremanetan. Baina bere berezitasuna abantaila bihurtuko da...
Zuzendaria: Mikel Sarriegi. Antzezleak: Ainhoa Arnold, Ekain Arrieta, Nerea Azkarate, Beñat Elkoroberezibar, Nerea Ramírez, Markel Trecet.
