Hizkuntzak
Ixo! Zo-Zongó!!
Atzeratuta
Oharra
Gaur arratsalderako emanda dagoen eguraldi iragarpena dela eta, emanaldia atzeratu egin da. Aurrerago zehaztuko da data berria kanal honetan bertan.
Ixo! ikuskizuna taularatuko du Zo-Zongó!! konpainiak Intxaurrondoko San Juan jaietan.
Hiru pertsonaia jolasean murgiltzen dira, mundua ezagutzen eta elkarrekin musika sortzen ikasten duten bitartean. Hitzik gabe, gorputza, keinuak eta soinua bihurtzen dira komunikatzeko hizkuntza nagusi. Bidean, aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute: gauzak bakarka egin daitezkeela, baina elkarrekin bada, askoz hobe!
Adina: familia osoarentzat.
Antolatzailea
Jai Batzordea, Donostia Kultura
