Hizkuntzak
Itsas (h)ondokoak Naita Produkzioak
Oharra:
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Piratak, hondartzako abenturak eta itsas hondoko izakiak ezagutzeko aukera. Zuzeneneko musika, ahozkotasuna, clown teknika eta itzal antzerkiaz baliatuz, itsasoaren inguruko unibertso hau helaraziko diete ikusleei. Parte hartzeko uneak daude eta elkarrekin abestekoak ere bai.
Adina: 3-8 urte.
Informazio gehiago: Naita
