Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

Hizkuntza: euskara

Donostia Kultura Irratiak Ispilu Beltza podcastaren zuzeneko saio berezia egingo du Tabakaleran, Podcast Geltokia jaialdiaren barnean.

Aurkezlea: Oier Aranzabal

Gonbidatuak:

  • Jon Insausti, Donostiako alkatea
  • Sara Hernández, Tabakalera zentroko ikus-entzunezko programaren koordinatzailea
  • Maite Goñi, EITBko Irrati eta Audio zuzendaria
  • Carlos Galán, dibulgatzailea

 

Podcast Geltokia jaialdiak lehen aldiz Donostian hartuko du lur maiatzaren 28tik 30era. Podcastaren nondik norakoen topaleku nagusi bilakatuko da Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Hiru egunez, egungo audioaren ildo interesgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko du ekimenak, formazioa, industria, entzunaldi kolektiboa eta zuzeneko podcastak uztartuz.

Hiru egunetan zehar, Podcast Geltokiak jarduera profesionalak eta publikoari irekitako proposamenak uztartuko ditu, sortzaile, industria eta entzuleen arteko topaguneak sortzeko bokazioa indartuz. EITB komunikazio taldeak ere parte hartuko du jardunaldietan hainbat ekimenekin eta, besteak beste, GUAU audio plataformarako soinu fikzio bat estreinatuko du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...