Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

2024 maiatzak 11 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

26 € / 20 € / 12 €

Hizkuntza: gaztelania

La isla del aire antzezlanaren irudia

Menorcan, familia bereko bost emakumek (Mencía zaharra familia buru) Aire Uhartera txango bat egitea erabaki dute. Mencíaren biloba zaharrena, Helena, desagertu izanaren atsekabea hor dabil haien gainean hegaka; izan ere, Lía oraindik ez da ausartu ere egiten alabaren galera sentitzera. Bidaia, laburra izan arren, aitzakia izango da Mencíak bere alabak eta bilobak euren baitan ezkutuan gordeta dituzten egia eta sekretuei aurre egitera behartzeko, eta haien barkamena lortzeko. Isiluneei eta argiaren bilaketari buruzko obra.

Doluari, familiari eta banantzen gaituzten sekretuei buruzko istorioa, femeninoan.

Egilea: Alejandro Palomas. Zuzendaria: Mario Gas. Eszenografiaren diseinua: Sebastià Brosa. Aktoreak: Nuria Espert, Vicky Peña, Teresa Vallicrosa, Clàudia Benito, Candela Serrat. Jantziak: Antonio Belart. Argiztapena: Paco Ariza. Jatorrizko musika eta soinu espazioa: Orestes Gas. Eszenaren bideoa: Álvaro Luna (Elvira Ruiz-en lankidetza). Karakterizazioa: Núria Llunell. Ahotsa: Anabel Moreno. Ekoizpen zuzendaritza: Maite Pijuan. Ekoizpen exekutiboa: Mireia Farrarons. Zuzendaritza teknikoa: Moisés Cuenca. Koordinazio teknikoa: David Ruiz. Zuzendaritza eta erregidoretza laguntzailea: Montse Tixé. Eszenografia laguntzailea: Laura Martínez Pi. Jantzien laguntzailea: Maria Albadalejo. Jostunak: Noelia Echevarria, Laura Grané. Teknikari buruak: Sergi Lobaco, Raúl Martínez. Eszenografiaren eraikuntza: Pascualin Estructures, Taller d’escenograa Castells. Jantziak: Goretti Puente. Marketing-a eta komunikazioa: Teatre Romea. Erreportaje fotografikoa: David Ruano. Diseinu grafikoa: Santi&Kco. Banaketa: Sergi Calleja.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...