Hizkuntzak
Irati Joxean Muñoz, Juan Luis Landa
Igor Leturiak aurkeztutako euskarazko solasaldian Joxean Muñoz gidoilariak eta Juan Luis Landa irudigileak elkarrekin landutako Irati bilduma (Erein, 2023) aztertuko da.
Joxean Muñozek (Donostia, 1957) Arte garaikidearen historia eta zinemarako gidoigintza ikasi zituen. Literaturan aritu da, diseinu grafikoan baita ere, eta, batez ere, gidoigintzan, telebistarako, zinemarako eta komikietarako. Hainbat poema liburu argitaratu ditu, baita artikulu eta zutabeak Oh! Euzkadi aldizkarian, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Jakinen, Diario Vascon, eta hainbat aldizkari espezializatutan. Espainiako Goya Saria irabazi zuen 2000. urtean Karramarro Uhartea animazio filmarengatik. Komikietarako gidoiak idazten GABAIren Vascos con Historia sailean hasi zen, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen hiru abentura idatzi zituen gero, Barnetegian Tiroka izeneko komikia HABE aldizkarirako ondoren, eta Iratiren zikloa –bigarren aletik aurrera– Juan Luis Landa marrazkilariak sortutako unibertsoaren baitan.
Juan Luis Landa (Errenteria, 1965) ilustratzaile eta komikigilea da. 1984an hasi zen ilustrazioaren munduan, Kalabaza tripontzia, Juanba Berasategiren gidaritzapean. Aldi berean Erein argitaletxeko Ipurbeltz aldizkarian hasi zen lehenengo komikiak argitaratzen "Ulrich eta Gerlak" pertsonaiekin. Bere bizitza profesionalean zehar Euskal Herriko historiarekiko eta mitologiarekiko grina erakutsi du, baina beti aurkitu izan du Nafarroako erresuman bere inspirazio-iturririk handiena, besteak beste, Irati, Euskal Herriako leiendak eta Sorginak lanekin. Toti Martínez de Lezeak idatzitako Nur haurrentzako ipuin-sortaren lehen hamar liburukiak ere ilustratu ditu.
Deskargak
- Komiki_solasaldia_20252 [PDF]
