Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Literaktum

Iragandako ekitaldia

San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: euskara

 Ipuin Kontalarien XI. Maratoia Literaktum Jokin Mitxelena

Oharra

Izen ematea beharrezkoa da, ekitaldi honetako fitxako erreserbatzeko botoia sakatuta azalduko den inprimakia betez. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Lehenengo bi saioak jada beteta daude.

Ipuin Kontalarien XI. Maratoian hainbat teknika eta baliabide erabiltzen dituzten haur eta helduentzako saio bereziak izango dira. Hona hemen programa:

11:00etan Ipuin kontaketa saioa. Oihana Etxegibel. 2-4 urte. BETETA

Saiora errepertorio zabala eramango du Oihanak, eta bertan haurren adinari egokituta kanonikoak diren ipuinetatik abiatuz momentuan dagoen giro eta beharrei helduz, ipuin batzuk edo beste batzuk, tentuz eta zaintza handiz aukeratutakoak kontatuko ditu.

12:00etan Kamishibai. Ines Bengoa. 4-8 urte BETETA

Ipuin japoniarrak kontatuko ditu Ines Bengoak. Antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatuko ditu. Batzuk ikusi eta entzuteko dira; beste batzuek umeen parte hartzea eskatuko dute.

17:00etan. Bertoko eta urrutiko ipuinak. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado. 8-14 urte.BETETA

Ipuin kontaketa musikatua. Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko dituzten legenda hauetan amets harrapariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, sugeak, sorginak eta galtzagorriak azalduko dira.

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Maider Alcelay eta Igor Salaren Emeen kemen narrazio saio musikatua izango da maratoiaren baitan. EZ DA IZENA EMAN BEHAR.

Laguntzailea

Galtzagorri Elkartea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...