Hizkuntzak
Paloma de Parque Clara Ingold
Paloma de Parque Clara Ingolden bakarkako bigarren ikuskizuna da. Josep Orfilarekin batera zuzendutako lan hau gizabanakoen eta gizartearen autosuntsiketari buruzkoa da.
Pasadizo eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, Clara Ingoldek modu komikoan bere belaunaldiaren arazoez hitz egiten du, gizarte osoari eragiten dioten arazoei buruz. "Egoera kakatsuenetan egiten da komediarik onena, eta aldi berean, salaketa tresna bihurtzen da", aldarrikatzen du Ingoldek. Aurreko ikuskizunean egin bezala, antzezleak bakarrizketa eta musika -berak konposatutakoa- lantzen ditu, umore absurduz, ironiaz eta autoparodiaz betea, eta autoboikotaz, harremanez, kanon estetikoez, emakume izateaz... hausnartzen du. Ikuskizuna ospakizuna eta damua, poza eta tristura, hasiera eta amaiera, komedia eta drama, umorea eta kritika da.
