Hizkuntzak
Ikusten ez denari: Hitza Miren Artetxe, Oihana Arana

Gai jartzaileak: Yasmine Khris, Sarai Robles, Jone Rubio
Artean, literaturan, bertsolaritzan… gorputzen presentziak, era esplizituan edo inplizituan, ukaezinak dira. Bi kontzeptu horien arteko tentsioei tira egingo dion trama plazaratuko da. Tentsioak estutuz hausnarketak, erantzunik gabeko galderak, edota testurik gabeko hitzak topatzen ditugu. Horietan murgilduta mamu bihurtutako itzalen presentzia sumatzen dugu: gorputzak eta haien zaurgarritasuna.
Nondik eta nola sortzen dugu? Nor dago eta nor ez? Non dago egilearen gorputza? Eta … nor da egilea?
Saio hau UPV/EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen helburu nagusietako bat diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea da, eta diziplinarteko ikuspegi batetik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari.
Antolatzailea
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Taldea, San Telmo Museoa
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Gure osasuna planetaren osasunera lotuta dago Miren Basaras Ibarzabal
apirilak 29
Pentsamendua eta gogoeta