Hizkuntzak
Igeldoko Harria / Uliako Harria Harrijasotzaileak
Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko Igeldoko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.
Parte hartzaileak: Paulo Azpiazu Larrañaga (Getaria), Gorka Etxeberria Ikutza (Orio), Aimar Galarraga Ibarguren (Orio), Mikel Lopetegi Guereca (Zarautz), Imanol Royo Lartain (Zarautz), Iker Sojo Marquinez (Vitoria-Gasteiz) eta Beñat Telleria Almortza (Lasarte).
Hirugarren aldiz, lehiaketa honen emakumezkoen bertsioa egingo dugu: Uliako Harria. Harri irregularra, manipulatu gabea, 70 kiloko pisua duena, Uliako itsaslabarretatik ateratakoa da, gure emakume kirolarien artean ere harri-jasotzea sustatu eta zabaltzeko.
Parte hartzaileak: Goizeder Abendibar (Mallabia), Naroa Arruti (Zarautz), Estefania Echeveste Giraldo (Ituren), Olaia Esnaola Aldalur (Azpeitia), Maddi Guesalaga Cendoya (Zarautz), Sara Jimenez de Aberasturi Zapatero (Maeztu), Malen Morandeira Iriondo (Aia), Lierni Osa Etxabe (Zarautz), Elene Ostolaza (Orio) eta Ainitze Zumeta Goikoetxea (Zarautz).
SARRERAK
Sarrera orokorrak online eros daitezke uztailaren 28tik aurrera.
Prezio murriztukoak (pentsiodunak, langabetuak, 30 urtez azpikoak / 4,40€) Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan soilik, uztailaren 28tik aurrera.
Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.
