Hizkuntzak
Bihar, atzo, gaur, bihar Irakurraldi musikatua Iban Zaldua eta Ibil Bedirekin
Oharra
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta kultur etxeetan (Loiolan salbu). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Bihar, atzo, gaur, bihar irakurraldi musikatu bat da, zeinetan Ibil Bedi taldeak bere musikarekin lagunduko baitio Iban Zalduak sortutako ipuin bati. Kontakizun horretan, Ibil Bediren musikan bezala alegia, Euskal Herriaren iraganaren, egungo egoeraren eta etorkizuneko auzi jakin batzuk nahasten dira, kondairatik, entsegutik, (des)amodio istorioetatik eta zientzia-fikziotik edaten duten ildo narratiboetatik tiraka harilkatuko direnak.
