Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4,50 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
116 minutu

Si no amaneciera

2026ko Billy Wilder Nosferatu zikloan Hold Back the Dawn (1941) filma proiektatuko da. Brackettek eta Wilderrek elkarrekin idatzitako hirugarren eta azken gidoia Mitchell Leisen "gorrotatuarentzat". Honek libretoa zeharo aldarazi zuenez gero, handik aurrera istorioak berak zuzentzen hastea erabaki zuen Wilderrek. Georges Iscovescu etorkin errumaniarra da, gigoloa eta dantzaria, eta Mexikoko mugan dago zain Estatu Batuetan sartzeko bisa noiz lortuko... 1934an antzeko egoera bizi izan zuen Wilderrek, Mexicalin aste batzuk zain egon behar izan zuenean Los Angelesera itzultzeko bisa berria eskuratu ahal izateko.

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Mitchell Leisen.
  • Ekoizpena: Arthur Hornblow Jr. / Paramount Pictures.
  • Gidoia: Charles Brackett eta Billy Wilder, Ketti Fringsen istorio baten oinarriturik.
  • Argazkia: Leo Tover.
  • Musika: Victor Young.
  • Muntaketa: Doane Harrison.
  • Aktoreak: Charles Boyer, Olivia de Havilland, Paulette Godard, Victor Francen, Walter Abel.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...