Hizkuntzak
Hitaz orhoit Kresala Dantza Taldea
Iragandako ekitaldia
Hitaz orhoit ikuskizuna horrela deskribatzen du Kresala Dantza Taldeak: "Basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak.Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena."
Zuzendaritza artistikoa:Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal. Koreografia: Faustino Aranzabal. Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Naia Lertxundi, Izaro Lozano, Enara Lardizabal, Lorea Esnaola, Irati Martikorena, Leire De La Hoz, Lide Muniategiadikoetxea, Marina Arruabarrena, Naroa Conde, Jone Muniategiadikoetxea, Maddi Iriondo, Nora Elosegi, Aitor Egaña, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Goikoetxea, Manex Lizartza, Harkaitz Ardanaz, Oier Martikorena, Beñat Lizartza.
Antolatzailea
Kresala Dantza Taldea, Donostia Kultura
