Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Aurresalmenta

urr 15 - urr 16 2026 • 19:30

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: euskara
70 minutu

Herentzia ikuskizunaren argazkia

Oharra

Lan honen gaztelaniazko funtzioa urriaren 17an izango da. Urriaren 15eko emanaldiak % 20ko deskontua du Donostia Kulturako bazkideentzat, abuztuaren 31ra arte.

Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?

Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.

Interpreteak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte. Zuzendaritza: Rolando San Martín, Iñaki Rikarte. Testua: Iñaki Rikarte. Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Teatro. Argiztapen diseinua: David Bernués. Musika-konposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo. Jantzi diseinua: Ikerne Giménez. Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga. Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola. Ekoizpena: Kulunka Teatro.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...