Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

10 €

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

Hasta que la muerte nos separe antzezlanaren irudi bat

Agertokian bi antzezle eta musikari bat. Adin beretsukoak, etengabe sartu eta ateratzen diren bi pertsonaia eraikitzen dituzte: bizikidetza luze baten ondoren banandu berri den bikotea, non bizitza elkarren ondoan amaitzea amestu duten. Alaba bat dute, banaketa hori hain handia ez izatea eragiten duena, eta erritu katolikoaren esaldi ospetsuak bere indar guztia hartzen duena "heriotzak banatzen gaituen arte".

Antzezleek maitasunaz eta ohituraz hitz egingo dute; diruaz, seme-alabez, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz; eraiki eta hausten diren ametsez; gauzak gaizki egiteaz ongi egin daitezkenean; harrotasunak esaten uzten ez dizunaz; porrotaz; ikaskuntzaz; itxaropenaz...

Inconstantes Teatro konpainiaren eskutik, Hasta que la muerte nos separe ikuskizunak, bikotea kontzeptu sozial, kultural, ekonomiko eta erlijioso gisa hausnartzen du. Alaba helburua, bat egitea, aitzakia, justifikazioa, baina, azkenean, beti hirugarren postuan dago. Gizartea eboluzionatzen ari da; mendebaldeko familia kontzeptua ez.

Gizona: Jorge Muñoz. Emakumea: Lidia Palazuelos / Rosa Manteiga. Musikaria: Nacho Vera (Capitán Bazofia). Zuzendaria / Egilea: Emilio del Valle.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...