Hizkuntzak
Giza Kukai Dantza
Dantza
Iturritik Jaialdia
Eskuek osatzen duten bideetatik, gizatasunaren balioetatik… ekin diote Kukai Dantzak eta Martin Harriaguek kolaborazio honi. Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemugaren karietara, 15 minutuko pieza laburra osatu dute, Maite Larbururen parte-hartze bereziarekin. Eskuz esku, elkartasunez eraikitako bide baten gisa marrazten dute Giza. Gizatasunerako dei bat, eskubide unibertsalen aldarri bat.
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya Sein
Koreografia: Martin Harriague
Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
Kantaria: Maite Larburu
Produkzioa eta bira koordinazioa: Doltza Oar-Arteta
Administrazio kudeaketa: Elena Garcia