Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Bidebieta Haurtxokoa

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Gezur gehiegi antzezlanaren irudia

Txoborro Magoaren Gezur gehiegi haur emanaldia Gabonak Zuretzat programaren baitan.

Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du.

Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.

Adina: + 5 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...