Hizkuntzak
Caza de brujas Forfølgelsen, 1981
Oharra
Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Gonbidapenak egunean bertan jaso daitezke Antzoki Zaharreko lehiatilan ordutegi honetan: 17:00etatik saioa hasi arte eta Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan ordutegi honetan: 11:00-13:30/ 16:30etatik saioa hasi arte. 4 sarrera gehienez bakoitzeko.
Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldien barruan Caza de brujas filmaren proiekzioa izango da. XVII. mendea Norvegiako mendietako herri batean. Neska gazte bat familiaren etxalde zaharrera joan da bizitzera eta bertan hasi da lanean. Emakume indartsua eta ekintzailea da, eta horrek zurrumurruak zabaltzen ditu. Herria bere kontra jartzen da naturaz gaindiko trebetasunak dituela leporatuta. Agintarien oniritziarekin eta laguntzarekin, azkenean, Deabruarekin aliatuta egotea leporatzen diote..
- Norvegia-Suedia.
- Zuzendaritza: Anja Breien.
- Aktoreak: Lil Terselius, Bjørn Skagestad, Anita Björk.
